Ekonomia ekologiko

Ekonomia ekologikoa

Ekonomia ekologikoa garapen iraunkorra aztertzen duen zientzia da.[1] Ekonomia mota hau, ez du bakarrik ekonomiaren hazkundea kontuan hartzen, beste aldagai batzuk ere hartzen ditu kontuan, horien artean badaude ingurunea eta gizartea.

Ekonomia tradizionalean gehienetan hazkunde ekonomikoa lortzeko ez dira hainbat faktore kontuan hartzen eta askotan faktore hauek kaltegarriak izan daitezke gizarterako, mundurako,... Ekonomia ekologikoaren ikuspegitik faktore hauek kontuan izan behar dira, zeren eta ekonomia eta ingurunea eskutik bat datoz. Ekonomia mota honen arabera askotan gehiegizko produkzioa ematen da eta horren ondorioz gure ingurumena gaizkitu egiten da, fabrika askok erabiltzen duten produkzio metodoak oso kutsatzaileak baitira. Ekonomia ekologikoaren bitartez saiatzen da aztertzen noiz da produkzio hau gehiegizkoa, hau da zein puntutan enpresak ekoizten gelditu behar diren bilatzen saiatzen da, hori lortzen bada baliteke ekonomia hazkundea hain handia ez izatea baina gure ingurumena akoz gutxiago kutsatuta egongo da. Ekonomia ekologikoa ere jendeak zein enpresak energia berritzaileak erabiltzea sustatzen du, modu honetan ere prudukzioa handitu daiteke gure ingurunea gutxiago kutsatuz, ekonomia mota hau defendatzen dutenek mota honetako neurriak defendatzen dituzte.

Ekonomia ekologikoa ez da bakarrik enpresen produkzioaz eta hazkunde ekonomikoaz arduratzen beste hainbat arlotan ere zentratu egiten da. Haien artean dago ere sozietatea, arlo honetan ekonomia mota hau sozietateari zein ingurumenari modu zuzenean kalte egiten dion kutsadura ezabatzeko neurriak ematen saiatzen da, ekonomia bermatu gabe. Modu honetan saiatzen dena da ekonomia hazkunde jarraitzea baina ahalik eta kutsadura gutxien egotea. Ekonomia ekologikoa defendatzen duten autoreek hainbatetan kritikatzen dute ekonomia konbentzionalean kasu askotan ez dela kontuan hartzen zelan sozietateri eta ingurumenari egin ahal zaion kaltea.

Ekonomia konebntzionalari egiten zaion beste kritika bat da ez duela kontuan hartzen errekurtso naturalak infinituak ez direla eta horren ondorioz helduko da eguna non errekurtso naturalak amaitu egingo diren eta ezin izango da gaur egun ekoizten diren hainbat produktu ekoitzi. Ekonomia ekologikoak defendatzen du errekurtso natural hauek zaindu egin behar direla denbora luzez eduki nahi baditugu, horretarako neurri ezberdinen bitartez saitzen da errekutrso naturalen kontsumo arduratsu bat egitea edo adibidez birziklatutako materiala ahalik eta gehien erabiltzea, modu honetan errekurtso naturalak askoz denbora gehiago iraunduko dute.[1]

  1. a b (Gaztelaniaz) The Nature of Economics and the Economics of the Nature.. 2022-12-11 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search